65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 39/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.

Nik, José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik bideratu den 39/2010 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Traian Ganea, salatzailea, eta Rosa María Martínez Menéndez, salatua. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Rosa María Martínez Menéndez absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Traian Ganeari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Epaile magistratua, José Antonio Izuel Gastón.

Iragarkiaren kodea: J1008543