65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 2460/2009-C hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.

Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile ordezkoak, epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz bideratzen ari diren 2460/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Promociones Zabaldika, S.L.k sustatu du auzia, M. Jesús Arricivita Osés andreak ordezkatuta eta Cristina Artola Ledesma legelari andreak lagunduta, Ricardo Alberto Martínez Solísen aurka, kontratuaren suntsiarazpena eta diru kopuru baten erreklamazioa direla-eta.

Epaitza:

Baiesten dut María Jesús Arricivita Oses auzitegietako prokuradore andreak, Promociones Zabaldika, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Ricardo Alberto Martínez Solís jaunaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez:

1.-Deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Iruñeko Joaquín Beunza kaleko 26ko hirugarren solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitza eta horren eranskinak alokatzeko kontratu pribatua, alderdiek 2009ko urtarrilaren 16an sinatutakoa;

2.-Martínez Solís jauna kondenatzen dut etxebizitza hori libre eta auzi-jartzailearen esku uztera. Hori borondatez egiten ez badu, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 440.3 artikuluan eta 2009ko abenduaren 15eko autoan ezarritakoarekin bat, 2010eko martxoaren 24ko 09:00etan bota eginen dute. Maizter-botatzea egun horretan eginen da baldin eta epaia irmoa bada eta auzi-jartzaileak eskaera egiten badu Prozedura Zibilari buruzko Legearen 549. artikuluan ezarritako moduan;

3.-Demandatua kondenatzen dut zor dituen errentak ordaintzera, 1.300 euro guztira, baita 2009ko urritik hasi eta etxebizitza libre eta trabarik gabe uzten duen egunera arteko errentak ere. Diru kopuru horiei legezko interesak aplikatuko zaizkie, demanda jarri zen egunetik epaiaren egunera artekoak.

Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtso hori onar dadin, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu izana frogatu behar da idazki bidez, horrela xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 449. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan. Errekurtsoa hutsal deklaratuko da, zein egoeratan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta errekurtsoa jarri duen demandatuak mugaeguneratzen diren errentak edo aurretik ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak kontsignatu edo aurretik ordaindu ahal izanen ditu mugaeguneratu gabeko errentak, eta epaia irmo bihurtzen denean horien likidazioa eginen da. Nolanahi ere, diru kopuru horiek ordaintzea ez da kontratuaren berritzetzat joko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Ricardo Alberto Martínez Solisi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1008492