65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1411/2009 judizio arrunta

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1411/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Codere Navarra, S.L.k sustatu du auzia, Carmen Azpiroz Martínez prokuradoreak ordezkatuta eta David Anchuela Ortega legelariak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Chinonye Nwanwa Wobidikeren aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten dut demanda, eta horrenbestez deklaratzen dut suntsiarazita dagoela alderdiek 2007ko azaroaren 22an sinatu zuten kontratua, jolas makinak jartzekoa, eta Chinonye Nwanwa Wobidike jauna kondenatzen dut Codere Navarra, S.L.ri 19.561,60 euro ordaintzera, erreklamazio judiziala jarri zenetik sortutako legezko interesak gehituta. Prozesuko kostuak ere alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bedi, eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean. Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar da organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, 50 euro sartu direla (oharretarako tartean 3161 0000 12 1411 09 zenbakia jarri behar da), eta hori egin ezean errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua.

Eta Chinonye Nwanwa Wobidikeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1008544