65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2010erako luzatutako aurrekontuan, kreditu
bereziaren eta kreditu gehikuntzaren bidez. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zizur Nagusiko Udalaren 2010eko aurrekontuan kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren bidez eginen dena.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2010eko maiatzaren 18an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1009044