65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren jantoki sozialaren zerbitzua emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen tasak ezartzea Tuterako Udalaren jantoki sozialaren zerbitzua emateko, eta orobat, hasiera batean onetsi zuen hura arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 3an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1007875