65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2010eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2010eko apirilaren 30eko osoko bilkuran, kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2010eko aurrekontu arruntean; guztira, 380.465,06 euro dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 3an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1007874