65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen, 2010eko apirilaren 28an:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2/1986 Errege Dekretuaren 46 eta 52. artikuluek xedatuarekin bat.

Ikusirik Javier Ibáñez Iborra Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzeko Alkatetzak eman zuen ebazpena.

Kontuan harturik Tafallako Udalak, 2010eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuela jakinaren gainean gelditzea Javier Ibáñez Iborrak Udaleko zinegotzi karguari egin ukoaz.

Alkatetzari atxikitako ahalmenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-José Carlos Lerga Esquíroz Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, Javier Ibáñez Iborraren ordez.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52.4 artikuluan lege arau horren beraren 46. artikuluari dagokionez aurreikusitako ondorioetarako, indarra hartuko badu ere ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Interesdunari ebazpen hau jakinaraztea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Udalbatzari horren berri ematea, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen osoko bilkuran.

Tafallan, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1007787