65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoainen kirol instalazioak izateko eremua urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 19an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehendabizi.-Hasiera batean onestea Lizasoainen kirol instalazioak izateko eremua urbanizatzeko proiektua, Club Deportivo Pamplonak sustatua. Luis Salanueva González eta María Salanueva Armendáriz ingeniariek prestatu dute proiektua, eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2010eko martxoaren 29an ikus-onetsi zuen. Orobat, ingeniari talde berak prestatutako eranskina ere onetsi zen, Elkargo Ofizialak 2010eko martxoaren 3an ikus-onetsia.

Proiektua behin betiko onetsi aurretik, testu bategina aurkeztu beharko da Lizasoaingo instalazioetako sarbidean paratu gogo den elkarguneari behin betiko irtenbidea emateko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eskatutako baldintza guztiak bete beharrez.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo prentsan argitaratuta.

Hirugarrena.-Urbanizazio proiektua ez da behin betiko onetsiko harik eta erabaki honen lehenengo xedapenak aipatzen duen testu bategina aurkeztu arte eta Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren aldeko txostena eskuratu arte."

Oltza Zendean, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1007807