65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2010. urteko lehen seihilekoaren zergak

Interesdun guztiei jakinarazi nahi zaie honako hau izanen dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2010eko lehen seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko egutegia:

Borondatezko ordainketaren aldia: 2010eko maiatzaren 1etik 31ra bitarte, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2010eko ekainaren 1etik 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoren.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko maiatzaren 31n kobratuko dira kontutik.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko dituen ordainagiriak eraman beharko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1008035