65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuen kontu-sailak goititurik:

-Kreditu gehikuntza 2008tik 2009ra luzatutako udal aurrekontuan:

1 422 62201. Inbertsioa ikastetxeko komunak berritzeko: 5.050 euro.

Diru-sarreren kontu-sailak goititurik:

Aldaketa hori 2009ko ekitaldiko mailegu handiagoaren kontura finantzatuko da.

Orobat, ondoko aldaketak onetsi ziren 2010eko ekitaldiko aurrekontu arruntean:

Gastuen kontu-sailak goititurik:

-Kreditu berezia:

1 442 62200. Hondakindegia ixtea: 5.000 euro.

1 121 62301. Udalarendako aldamio homologatua erostea: 2.600 euro.

1 4511 62100. Kultur Etxea: argiak, pilotuak, errotuluak (...): 3.800 euro.

-Kreditu gehikuntza:

1 6224 62300. Inbertsioa udal baskulan: 2.000 euro.

Diru-sarreren kontu-sailak goititurik:

Aldaketa horiek guztiak 2010eko ekitaldiko maileguaren kontura finantzatuko dira.

Gastuen kontu-sailak goititurik:

-Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez:

1 4534 62200. Murchanteko gizarte etxe berria: 383.673 euro.

-Diru-sarreren kontu-sailak goititurik:

1 72004. Gobernu Zentralaren diru-laguntza, gizarte etxe berrirako: 383.673 euro.

Murchanten, 2010eko apirilaren 26an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1007948