65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetzaren dekretua

Alkatetzaren 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenaren bidez, Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak honako hau ebatzi zuen:

"Udalerritik kanpo egonen naizenez hamar egunez, arrazoi pertsonalak eta lanekoak direla medio.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak kontuan hartuta, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 b) artikuluan ematen zaidan legezko ahalmena erabiliz.

DEKRETATU DUT:

Lehendabizikoa.-Aurretik ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honek Oihana Beraza Martínez, herriko lehen alkateordea, izendatzen du ordezko, hamar egunerako, eskudantzia guztiekin. Aipatutako egun horietan, udalerritik kanpo nagoen bitartean, alkatearen egitekoak beteko ditu.

Hirugarrenak.-Aurreko atalean xedatutako horrek dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Metautenen, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L1007812