65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalak, 2010eko apirilaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

"David Vergara Mendazak 1. poligonoko 453. lurzatian sustaturiko xehetasun azterlanaren behin betiko onespena".

Luzaideko Udaleko alkateak, 2010eko otsailaren 4ko 7/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 453. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, David Vergara Mendaza jaunak sustatua, Rafael Aristu, Eugenia Erro eta José Miguel Rodríguez (Arpe Arquitectos) arkitektoek idatzia eta EHAEOk ikus-onetsia 2009ko urriaren 13an.

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hogei egun baliodunean, iragarkia prentsan argitaraturik, baita 2010eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, otsailaren 24an.

Jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamazio edo alegaziorik batere aurkeztu.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 c) artikuluak osoko bilkuraren gain uzten du antolamendua egiteko bitartekoak behin betikoz onesteko eskumena; beraz, horri jarraikiz bat, baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz ere.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea 1. poligonoko 453. lurzatian David Vergara Mendazak sustatu duen xehetasun azterlana, Rafael Aristu, Eugenia Erro eta José Miguel Rodríguez (Arpe Arquitectos) arkitektoek idatzia eta EHAEOk ikus-onetsia 2009ko urriaren 13an.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, abenduaren 20ko 35/2002 F.L.aren 81. artikuluak xedatuaren babesean.

Luzaiden, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1007834