65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Egiturazko aldaketa Irunberriko Udal Planeko UC-4 unitate finkatuko 193. lurzatian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Irunberriko Udal Planeko UC-4 unitate finkatuko 193. lurzatian (Las Cruces kalea, 11), José Antonio Jiménez Recaldek eta M.ª Pilar Villanueva Rodrigok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1007879