65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

2008ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketaren testu osoa. Aldaketa horren idazketan akats bat badela oharturik, zuzenketa eginen da.

Ledean, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Aldaketa, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

9. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1.-3. artikuluko a), b), c), e) eta f) kasuetan: obra lizentzia lortzeko aurkezten den aurrekontuaren %1 ordainduko da, eta gutxienez ere Namainsa enpresak edo Udalak kontratatzen ahal duen bertze edozeinek jardueren gaineko aholkularitzagatik (jarduera sailkatu nahiz kaltegabeendako jarduera lizentziak edo irekitzeko lizentziak eskuratzeko txostenak, errekerimenduak, agerraldiak, etab. barne direla) aurkezten dituen tarifen zenbatekoa, BEZa barne.

-3. artikuluaren d) ataleko kasuetan: kopuru finkoa ordainduko da, 120,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1007956