65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2009ko ekitaldiko kontuen aldeko txostena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ezen Leatxeko Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, Kontuen Batzorde Berezi gisara eraturik, Leatxeko Udalaren 2009ko ekitaldiko kontuen aldeko txostena eman duela. Kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Leatxen, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1007810