65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez eta legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Leatxeko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Leatxen, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1007809