65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua katastroko lurzati batean. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hego Aretako plan partzialeko 1. poligonoko 1110. lurzatiko aldaketa xehakatua, Ilundain Fundazioak aurkeztu duena, espedientean dagoen testuari jarraikiz. (2009MPG0003 espedientea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onesteko igorriko da, bidezko bada hori egitea.

Uharten, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1008042