65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, Alkatetzaren 2010eko maiatzaren 4ko 26/10 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmen bat; haren bidez, Aguas de Fontellas etxebitzen sozietate kooperatiboak bere 544,61 aprobetxamendu unitate lagako dizkio Fontellasko Udalari; horiek Udal Planeko R-14, R-10/12 eta R-11 exekuzio unitateetan dauden 1.690,32 m²-ri dagozkie. Trukean gutxituko dira Udal Planeko R-13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan soberan esleitu zitzaizkien 1.006,90 aprobetxamendu unitateak. Gisa hartara, aipatu unitatean, aprobetxamendua 462,29 au izanen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2010eko maiatzaren 4an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1007973