65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2010eko apirilaren 22an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 98 eta 123. artikuluei dagokienez, Argia Ikastola, SCLk aurkeztutako proiektuaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea (argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzailearen kargura eginen dira).

3. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari txostena eskatzea.

Fontellasen, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1007789