65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa ordenantzetan eta udal erregelamenduan.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko urtarrilaren 5ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean ondotik ematen diren ordenantzaren eta udal erregelamenduaren zenbait artikulutan:

-Eguesibarko Udalaren ordenantza fiskal orokorra.

-Udalaren Sarrigurengo kirol hiriko zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Merkataritza ez egonkorraren gaineko Eguesibarko udal ordenantza.

-Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

-Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

-Sarrigurengo Kirolguneko eta Eguesibarko Udalaren Kiroldegiko barne araubidearen Erregelamendua.

Hasierako onespen horren iragarkia 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean; eta akats zuzenketa egin zen 2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean. Jendaurrean egoteko aldia iraganik, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, arestiko aldaketak behin betikoz onetsirik gelditu dira, 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean otsailaren 5ean argitaratutako testuarekin bat, eta 2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, argitaratutako akats zuzenketarekin. Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eguesen, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1007976