65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Kanpatze kolektiborako lizentzia eskuratzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren tarifen eranskinean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, eta legez aurreikusia den jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsi dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Tarifen eranskina

-10. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena: egungo tasari %5eko gorakada aplikatuko zaio eta karga-tasa %3,465 izanen da hemendik goiti.

-12. ordenantza fiskala, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena. Ikustaldiak egiteko tasak handitu dira, horiek eginak direnean jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarria dagoenaren arabera, aplikatu behar diren arauak betetzen ote diren eta ez betetzeak zuzentzen ote diren egiaztatzeko, edo udal ondarean egindako kalteengatik direnean edo ikuskatzailetza eta ikerketa arloko arauetan edo udal ondasun eta eskubideak mugatu eta berreskuratzeari buruzkoetan ezarria dagoenaren arabera: Ikustaldi bakoitzeko: 100,00 euro.

Burgin, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L1007833