65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

UA-1 unitatearen birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beramendiko UA 1 unitatea birzatitzeko proiektua, 2. poligonoko 30 eta 46. lurzatiei dagokiena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Basaburuan, 2010eko maiatzaren 4an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1007888