65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurizko Udalaren Ur Zerbitzuaren tarifak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2010eko otsailaren 18an egindako bilkuran, Ur zerbitzuaren tarifak arautzen dituen ordenantza onetsi zuen hasiera batean (2010eko martxoaren 15eko 33 zk. duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horren ondorioz, Ordenantza behin betikoz onetsita dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan -maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua- xedatuarekin bat. Jarraian ordenantzaren testu osoa ematen da argitara.

Aurizko Udalaren Ur zerbitzuaren tarifei buruzko erregelamendua. Ur hornidura, estolderia
eta saneamendua, arazketa eta gainerako jarduera
eta zerbitzuen prezioak arautzen dituen ordenantza

I. TITULUA

Aurizko Udalaren zerbitzuen prezioak, Uraren Ziklo Integralari dagokionean

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza hau aplikatuko da etxeko edateko uraren ziklo integralaren eta ur beltzen hustuketa zerbitzuaren arloetan Aurizko Udalak ematen dituen zerbitzuetan.

2. artikulua. Emandako zerbitzuak.

Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren egiazko edo ahalezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien prezioak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den prezioa uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur hornidurarekin edota hondakin-uren hustuketarekin zerikusia duten jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

e) Horniketa bereziak edo behin-behinekoak egiteko kontratuak.

f) Ikuskapen-lana, Udalaren langileak burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. artikulua. Prezioak.

Ordenantza honetan aipatzen diren prezioak aurreko artikuluan aipatutako zerbitzu eta jarduketak egiteko bidezkoak izango dira.

4. artikulua. Ordaintzera behartuak.

Ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra edo onuraduna.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuak direnean, zerbitzuaren eskatzailea.

5. artikulua. Kuotaren oinarria.

Ordenantza honen 2. artikuluan zerrendatutako zerbitzu bakoitzari dagokion kuota -sei hilabeteko aplikagarria- kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzuetarako: kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa aparailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio Udalaren jabetzakoak direnetan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zkia. 84/09/25) eta oinarrizko kuotaren %7 izango da. Kuota horren barne sartzen dira kontagailuaren konponketa, kontserbazioa eta ordezkapena, bere balio-bizitza iraungituz gero. Kontagailua zerbitzuaren erabiltzailearena denean, ez da alokairurik kobratuko, eta kontagailuaren kontserbazioa eta ordezkapena erabiltzailearen kargura izango dira.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako (udal saneamendua), hornidura kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota hori ordaintzetik salbuetsita daude 82/1990 Foru Dekretuaren 14. artikuluan zerrendatutako ur-isurketak eta baita, herrigunetik kanpo dauden abeltegi edo antzekoak ere, ura kutsatu gabe isurtzen badute ur zikinen saretik kanpo. Apirilaren 5eko 1990/82 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera kutsagarriak izan ahal diren isurketei indize zuzentzailea aplikatu ahalko zaie.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: sei hilabeteko kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kubikoen kopuruaren araberako kuota.

d) 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa; haren zenbatekoa Udalak ezarriko du.

e) 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzuetarako: Udalarentzako zerbitzuaren kostu erreala, administrazioaren gastu orokorrak barne.

6. artikulua. Tarifak.

Kuotaren kalkulurako oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

7. artikulua. Kuotak.

Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

8. artikulua. Sorrarazpenak.

1. 2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren prezioak hilabete bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, prezioak atxikipena egiten den egun berean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hilabete horri dagokion proportzio-zatia eta fakturazio epeari dagokion proportzio-zatia ordain dezan.

2. 2. artikuluaren c) atalean ezartzen diren prezioak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren prezioak edateko ur hornidura edota hondakin-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4. 2. artikuluaren f) atalean ezartzen diren prezioak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. f) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2. 2. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren prezioek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sorrarazpena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren prezioak beren sorrarazpenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4. 2. artikuluaren g) atalean aurrikusten diren prezioak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aitzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

5. Ezarritako epean ordainduak ez diren prezioei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Interesei dagokien zenbatekoaren sorrarazpena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutze-interesak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

10. artikulua. 1. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Udalaren Gordailuzaintzan.

2. 8.1 artikuluan ezarritakoa gorabehera, kontratua bertan behera uzteak, sorrarazpena deuseztatzea dakar, kontratua bukatu ondoko egunei dagozkien zorduntako eta ordaindutako prezioak itzuli beharko dira.

II. Titulua

Saneamendu kanonari buruz

11. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean, apirilaren 5ekoa, arauturik dago.

12. artikulua. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraikiz ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkaturik geratzen da.

13. artikulua. Saneamendu kanona (NILSA).

NILSAk kudeatzen duen saneamendu kanona urtero gaurkotuko da, Nafarroako hondakin-uren saneamenduko Foru Legearen arabera, abenduaren 29koa, eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeak zehazten du urte natural bakoitzeko.

ERANSKINA. TARIFAK

I.-Hornidurako tarifa finkoak.

Ordenantza honen 2. artikuluaren a) zatian aipatutako zerbitzuetako tarifak, sei hilabeteko kuota finkoko izaerakoak, ezarritako kontagailuaren edo neurgailuaren diametroaren araberakoak izango dira, eta, izatekotan, kontagailua edo neurgailuaren alokairuaren tarifa gehituko zaio, hots, oinarrizko kuotaren %7.

Kuota finkoko tarifak hauek dira:

KONTAGAILUA

DIAMETROA

OINARRIZKO TARIFA

KONTAG. ALOK.

AZKENEKO KUOTA

FINKOA HORN.

TARIFA %7

TARIFA FINKOA

H 25 mm

18,69 euro

1,31 euro

20,00 euro

25 mm baino geh.

18,69 euro

1,31 euro

20,00 euro

II.-2 c) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak (kontsumoa).

Kuota aldakorreko tarifen sailkapena hornitutako uraren erabileraren araberakoa da. Hona hemen:

1. A motako kuota aldakorreko Tarifak: Etxebizitzako erabilpena, ikastetxeak, udal bulegoak, elizak, zentro ongileak, iturriak eta igerileku publikoak eta antzekoak.

2. B motako Tarifak. Etxeko erabilpenekoak ez direnak.

B.1. Industriako, merkataritzako eta ostalaritzako eraikuntzeko erabilpenak eta JEZa ordaintzera beharturik dauden industriako, merkataritzako edo ostalaritzako jarduerak. Sartzen dira, halaber, erabilera pribatuko kirol instalakuntzetako erabilpenak, ureztapena izan ezik, saneamendu sarera konektatuak daudela kontsideratzen baita.

B.2. Herriguneko abeltegietako abeltzaintzako erabilpenak, banako kontagailudunak eta saneamendu sarera konektatuak, indarrean dagoen legean ezarritako neurriak betetzen dituztenak.

B.3. Hornidura bereziak, hondakin-uren sarera konektatuak

B.4. Herrigunetik kanpo dauden abeltegi eta asken hornidurak

B.5. Obretarako hornidurak, hondakin-uretara konektaturik ez daudenak

B.6. Berdeguneak, baratzak, alorrak edo soroak ureztatzeko hornidurak eta aisi-jardueretako eta bainu-eremuetako hornidurak.

B.7. Uraz hornitzen duten erakundeen horniketarako eta iturri publikoen zein erabilera publikoko antzeko gailuen horniketarako erabilera.

B.8. Erabilpen konbinatuak:

B.8.1. Etxebizitzako, industria, merkataritza eta ostalaritzako erabilpena, neurgailu bakarrekoa, saneamendu sareari konektatua.

B.8.2. Etxebizitzako erabilpena, baratza eta berdeguneen ureztapena eta etxeko abeltegien erabilera.

B.8.3. Aurreikusirik ez dauden beste erabilera konbinatuak

3. C motako Tarifak: Ezkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak.

Tarifa hau (8) aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direla egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

a) Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

b) Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehieneko epean egina beharko du.

4. Mugagabeko iraunaldia duen kontratu baten hornidura eta saneamendu zerbitzuen erabileran aldaketak eman direla frogatuko balitz, Aurizko Udalak tarifa aldatuko luke, frogatutako erabileraren araberako fakturazioa eginez.

III.-Kuota aldakorreko tarifen eta prezioen taula:

Tarifa mota kontsumitutako m3ko oinarrizko prezioa:

A: 0,30 euro.

B: 0,30 euro.

C: 0,20 euro.

Fakturazioaren zenbatekoa erabiltzaile bakoitzari ateratzen zaizkion kuoten zenbatekoak eta horiei dagozkien zergak faktura batean elkartuz kalkulatuko da.

Auritzen, 2010eko apirilaren 17an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1008678