65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartutako obra baten kontratua behin-behinekoz esleitzea

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, apirilaren 29ko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau.

Xedea: edukiontziak lurperatzea Andosillan.

Finantzabidea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, 13/2009 Errege Lege Dekretuaren bidez sortua.

Prozedura: irekia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Tramitazioa: presakoa.

Esleipenaren zenbatekoa: 253.922,52 euro (BEZa barne).

Esleipen hartzailea: Obras y Servicios Tex, S.L.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete.

Enpleguaren sustapena: 10 langile esleitutako zerbitzuan, kontratazio berrikoak.

Andosillan, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1007837