65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

"Santo Cristo de Otadia" 3. sektorearen
plan partzialaren aldaketa. Behin-behineko onespena

Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen "Santo Cristo de Otadia" 3. sektorearen Plan Partzialaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2010eko maiatzaren 13an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1008744