65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuko zerbitzu
anitzetako enplegatu izateko 4 lanpostu huts,
D mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren apirilaren 28ko 481/2010 Ebazpenaren bidez onetsi dira Tuterako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 4 lanpostu huts, D mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak (eranskinean).

Lekualdatze lehiaketa hau eramanen da aitzina aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

Oinarriak

1.-Xedea.

Deialdiaren xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 4 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bitarteko lekualdatze bidez betetzea. Lanpostuek zenbaki hauek dituzte: 0501D03901-02 (Alkatetzaren Kabineteari atxikiak), 0913D03923 (Kirolari atxikia, Kirolaren, Hezkuntzaren, Gazteriaren eta Gizarte Etxeen Alorraren barnean) eta 0513D03906 (Hezkuntzari atxikia, Kirolaren, Hezkuntzaren, Gazteriaren eta Gizarte Etxeen Alorraren barnean), denak Tuterako Udalaren barnean.

Orobat, lekualdatze lehiaketaren bidez behin betiko atxikipena izanen dute, hartan parte hartzen duten izangaien artean, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu zenbaitek, hain zuzen ere Udalaren Kirol Zerbitzuari atxikirik egonik -Kirolaren, Hezkuntzaren, Gazteriaren eta Gizarte Etxeen Alorra- 0513D03916-18-19-20-21-22 identifikazio zenbakia dutenek, izan ere, Udalaren Kirol Zerbitzuaren berrantolaketaren ondorioz, behin-behinekoz atxiki ziren, Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2009ko plantilla organikoan agertzen den gisara.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan ondoko lanpostu hauek beteko dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Hala izanik ere, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua hautatu ondoan uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Tuterako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako izendatua izatea.

3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, betiere 3.1. ataleko b) eta c) letretan eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, erreserbarik gabeko borondatezko eszendentzian dauden langileek, bai eta nahitaezko eszedentzian daudenek ere, egoera administratibo horretan gutxienez urtebete eman badute.

Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian egonik, lehiaketaldian lanpostua aukeratzen duten langileak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aitzin lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

4.-Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak eta Udalaren plantilla organikoan aurreikusitakoak jasoko dituzte.

5.-Eskaera aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egun naturaleko epean.

5.2. Eskabideak deialdiaren eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

5.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo fotokopia behar bezala egiaztatuak, salbu eta administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Lehiaketako epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Mercedes Pérez Lizar (Hezkuntzako eta Gizarte Etxeetako zinegotzia).

Ordezkoa: Ana Agüera Angulo (Industriako eta Enpleguko zinegotzia).

-Mahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzekoa.

Ordezkoa: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzekoa.

-Mahaikide-idazkaria: Laura María Jiménez Sánchez (administrari laguntzailea).

Ordezkoa: Julia Carrascosa Ridruejo (administrari-ofiziala).

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bortz eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aurreikusitako abstentziorako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa burututa, epaimahaiak argitara emanen du Tuterako iragarki oholean eta Udalaren webgunean (deialdiaren erreseinan, Enplegu Publikoa atalean argitaratu den horretan) lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Tuterako Udaleko iragarki oholean eta webgunean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia idatziz eginen da, Tuterako Udalaren iragarki oholean eta Interneteko www.tudela.es webgunean argitaratuko den idazkiaren bidez.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo dei-egileak, ebazpen horretan, bertze data bat ezartzen jabetza hartzeko.

12.-Aurkeztutako agiriak.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi/argitaratu eta biharamunetik aitzina. Nolanahi ere, aldez aurretik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi/argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Horretaz gain, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzenduta, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Tuteran, 2010eko apirilaren 29an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, .............................izateko .... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............(e)ko .....aren .......(e)an.

Izena: ............................., adinez nagusia, NANa: ................. sorteguna: ............, sorterria ................, nazionalitatea: .............., egungo helbidea: ............ Posta kodea: ...................... telefonoa: ............. laneko telefonoa: ........................

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten eta zer toki entitatetan:

b) Egoera administratiboa: (X batez markatu behar den kontzeptua).

  • Jardunean.
  • Zerbitzu berezietan.
  • Eszedentzia berezian.
  • Borondatezko eszedentzian.
  • Nahitaezko eszedentzian.

c) Egungo lanlekua:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Alorra:

Honako hau izenpetzen dudan honek adierazten dut, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra zenbakituta, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbertzez, eskabide honetan aipatutako deialdian onar nazatela eskatzen dut (............. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ................. egunean).

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Tuterako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Tuterako Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz.

Tuteran, 20.....(e)ko ..............aren ........(e)an.
(Sinadura)

TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1.a Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2.a Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3.a Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.a Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1.a Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.a Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.a Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.a Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5.a Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitateaz kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1.a Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2.a Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Iragarkiaren kodea: L1007838