65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORREAGA

Udalaren 2010eko lan publikoaren eskaintza. Hasierako onespena

Orreagako Udalak 2010eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2010eko lan publikoaren eskaintza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak eta harekin bat egiten duen araudiak dioenarekin bat eginez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluak ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egongo da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Orreagan, 2010eko apirilaren 8an.-Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L1008676