65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez,
administrari-ofizial baten lanpostua betetzeko, funtzionario gisa.
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2010eko martxoaren 3ko ebazpenaren bidez onetsi zen oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, administrari-ofizial baten lanpostua funtzionario gisa betetzeko deialdia. Delako deialdia 2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horren ondorioz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, administrari-ofizial baten lanpostua funtzionario gisa betetzeko deialdia, I. eranskinean agertzen baita.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cascanten, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

I. ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

Ana Isabel Ruperez Vaquero

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1007832