65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa, erizaintzako laguntzaile izateko deialdiaren lehiaketaldiaren behin betiko emaitzaren aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Manuela Rincón Ruiz andreak, María del Mar López Gracia andreak, Domingo Valenzuela López jaunak, Seila Álvarez Arreitunandía andreak, Asunción Pérez Suescun andreak, Adela Esther Amorin Trelles andreak, Miguel Urrutia Juanenea jaunak, José Alduan Garbayo jaunak, Marta Ruiz de Mendoza Marqueta andreak, Patricia Jiménez Azparren andreak, Sara Martín Gil andreak eta Cecilia Belzunce Alonso andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko deialdiaren lehiaketaldiaren behin betiko emaitzaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1008607