65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa; 38 zaintzaile lanpostu oposizioz betetzeko deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 38 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 145/2009 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 31koa).

Ramón Uriz Balliriain jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du abuztuaren 14ko 145/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1008593