65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

204/2010 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoek, 2010-2011 ikasturterako, mintza praktikako laguntzailea eskatzeko deialdiari baimena ematen diona.

Hezkuntza Departamentuak mintza praktikako laguntzaileendako beken deialdia egin du aurreko urteetan, curriculumean ikasten den atzerriko hizkuntzaren ahozko eta komunikazioko alderdiak hobetzeko xedearekin.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, eta bertan adierazten da premiazkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoetarako mintza praktikako laguntzaileen programan parte hartzeko deialdia argitaratzea, 2010-2011 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeleseko eta frantseseko mintza praktikako laguntzaileak eskatzeko arauak ezartzen dituen deialdia onestea, 2010-2011 ikasturterako.

2. Deialdia eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 7an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko
ikastetxe publikoek mintza praktikako laguntzailea
eskatzeko deialdia, 2010-2011 ikasturterako

1. Deialdiaren xedea.

Nafarroako Gobernuaren mintza praktikako laguntzaileen programaren asmoa da atzerriko hizkuntzen irakasleei lana erraztea, hizkuntza horien alderik komunikagarrienak lantzea eta kulturen arteko harremana indartzea. Mintza praktikako laguntzaileak edukitzea haien sorterriaren kultura eta bizimodura hurbiltzeko modua da, eta horrek hizkuntzak ikasteko motibazioa handitzen du.

Deialdi honen bitartez, hautagai izateko aukera ematen zaie maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoei ingeleseko edo frantseseko mintza praktikako laguntzaile bat 2010-2011 ikasturtean ikastetxean hartzeko.

Gehienez 40 beketarako deialdia egiten da, mintza praktikako laguntzailetarako, zortzi hilabeterako (2010eko urriaren 1etik 2011ko maiatzaren 31 arte). Orientazio gisa, honako hauek dira:

-37 lanpostu, ingelesezko mintza praktikako laguntzaileentzat.

-3 lanpostu, frantsesezko mintza praktikako laguntzaileentzat.

2. Parte hartzeko betebeharrak.

Deialdi honetan mintza praktikako laguntzaile bat eskatzen ahal dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuek eta Bigarren Hezkuntzako institutuek.

Bigarren Hezkuntzan atal elebidunen programa emateari buruzko otsailaren 2ko 31/2010 eta 32/2010 Ebazpenen 10.2 puntuan ezarri bezala, programa elebiduna lantzen duten ikastetxeek lehentasuna dute mintza praktikako laguntzaileen programan. Irakasleekin koordinatuko da eta ingelesa edo frantsesa irakasteko klaseetan zein ingelesez edo frantsesez ematen diren arloetan lagunduko du.

3. Mintza praktikako laguntzaile lanposturako baldintzak.

Hauek dira, funtsean, mintza praktikako laguntzailearen eginkizunak:

a) Atzerriko hizkuntzaren irakasle titularrari, eta haren zuzendaritzapean, mintza praktikako eskoletan laguntzea.

b) Ikasleen hizkuntza trebakuntzan parte hartzea.

c) Nahi izanez gero, mintza praktikako laguntzaileek, hizkuntza gelan izanen duten eginkizunaz gain, beste jarduera batzuetan ere parte har dezakete, esate baterako:

-Trukeak (truke-kideak bilatu, harremanetan jarri).

-Europako proiektuak (Comenius elkarteak, senidetzeak eta Twinning).

-Eskola orduz kanpoko jarduerak (Hezkuntza Departamentuaren programa, guraso elkarteekin lankidetzan aritzea...).

4. Mintza praktikako laguntzailearen ordutegia.

4.1. Mintza praktikako laguntzaileak ikastetxe bati baino gehiagori atxikitzen ahal zaizkie. Ikastetxe horiek herri berean ez badaude, kontuan hartu beharko dute lekuz aldatu beharra. Hezkuntza Departamentuak ikastetxe bakoitzari dagokion saio kopurua ezarriko du.

Ikasle gutxi dituzten ikastetxeei gogorarazten zaie elkartu eta proiektu bateratu bat aurkez dezaketela, baina mintza praktikako laguntzaile bakoitzari ez zaizkio bi ikastetxe baino gehiago atxikiko aldi berean. Salbuespen gisa, eskola bateratuen kasuan, eskaerak hautatzeko batzordeak aztertuko du komenigarria ote den mintza praktikako laguntzaile bati bi ikastetxe baino gehiago atxikitzea.

4.2. 2010-2011 ikasturtean, mintza praktikako laguntzailearen lanaldia astean 14 saiokoa izanen da, ikasleekin egon beharrak. Saio bakoitza 50 minutukoa izanen da gutxienez.

Hizkuntzen Departamentuak, bere beharren arabera, hamalau saio horietarik bi, gehienez, erreserbatu ahalko ditu departamentuan laguntza lanak egiteko.

4.3. Hizkuntzen departamentuek ordutegia prestatu beharko dute, 3. eranskinari jarraikiz, laguntzailearen egonaldi osorako, edo betiere, ikasturteko hiruhilabeteko bakoitzerako. Urriaren 31 baino lehen, ordutegia Europako eta Nazioarteko Programen Atalera igorri beharko da, atal horrek, jaso ondoren, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari bidal diezaion.

Mintza praktikako laguntzaileek laguntza ematen ahalko diete ikastetxeei ikasleen programa berariazkoetan, interes berezikoak eta haien profilari egokituak izateagatik.

5. Lanaldia, oporrak eta baimenak.

5.1. Mintza praktikako laguntzailearen oporraldia Departamentuak laguntzailearen destinoko ikastetxerako onesten duen egutegiko berbera izanen da.

5.2. Lanaldi batetik gorako baimenak idatziz eskatu beharko dira, lehenago, departamentuko buruaren edo hizkuntzako irakasle titular baten bitartez, Europako eta Nazioarteko Programen Atalean. Absentziak aipatu atalari jakinaraziko zaizkio hiruhilekoan behin, ikastetxeetako hizkuntza departamentuetara bidaliko den agiriaren bidez.

5.3. Europako eta Nazioarteko Programen Atalak, hiru hilean behin, laguntzaileak destinoko ikastetxean egiten duen lanari buruzko ebaluazioa prestatuko du Hori dela eta, gomendagarria da edozein arazo (justifikatu gabeko hutsegiteak, berandu ailegatzea...) jakinaraztea, konponbidea ahalik eta lasterren emateko.

5.4. Mintza praktikako laguntzaileek deialdiko oinarriak betetzen ez badituzte, Hezkuntza Departamentuak 1997ko ekainaren azaroaren 9ko Foru Legea aplikatuko du, hots, administrazioaren beka bat hartzen dutenen jarraipena eta kontrola arautzen dituena. Lege horren 27. artikuluak ezartzen ditu arau-haustetzat jotzen diren ekintzak eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko zehapenak.

5.5. Hezkuntza Departamentuak urtero sinatuko du istripu-aseguruetarako poliza bat, hautatzen diren mintza praktikako laguntzaileen irakaskuntza jardueretarako. Aseguru honek ez du laguntzaileen osasun laguntza estaltzen, beraz, Europako osasun txartela eskatu beharko diote beren herriko Gizarte Segurantzari, Nafarroan eskubide hori izateko.

Europar Batasuneko herrialdeetakoak ez diren laguntzaileen kasuan, berriz, Hezkuntza Departamentuak ez du bere gain hartuko osasun laguntzarako asegurua, eta laguntzaileek aseguru pribatua kontratatu beharko dute.

6. Eskaerak aurkezteko modua, epea eta dokumentazioa.

Herri bereko ikastetxeek edo geografiaren arabera hurbil daudenek, ikasle kopuru murritza dutenek, baterako eskabidea aurkezten ahal dute.

Mintza praktikako laguntzaile bat eskatu nahi duten ikastetxeek eskabidea (2. eranskina) aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari zuzendua.

Eskaerak aurkeztu ahalko dira, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen gainerako egoitzetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan. Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ezta gutun-azaleko posta zigiluari ere.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

7. Hautatu eta barematzeko batzordea.

Horretarako propio izendatutako batzorde batek aztertu eta barematuko ditu eskaerak. Batzordeko burua Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa izanen da, eta kideak zerbitzu horretako langileak.

Eskaerak ondoko irizpide hauei jarraikiz barematuko dira:

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

PUNTUAK

Ikastetxean ingeles ikasgaian matrikulatutako ikasle kopurua:

0 - 50 ikasle, 0,25 puntu.

51 - 100 ikasle, 0,5 puntu.

101 - 200 ikasle, 0,75 puntu.

201 - 300 ikasle, puntu bat.

301 - 400 ikasle, 1,25 puntu.

401 - 500 ikasle, 1,5 puntu.

501 - 600 ikasle, 1,75 puntu.

601 - 700 ikasle, 2 puntu.

701 - 800 ikasle, 2,25 puntu.

801 - 900 ikasle, 2,5 puntu.

901 - 1.000 ikasle, 2,75 puntu.

1.000 ikasletik gora, 3 puntu.

Gehienez ere 3

2009-2010 ikasturtean mintza praktikako laguntzailerik eduki ez izana

2

2008-2009 ikasturtean mintza praktikako laguntzailerik eduki ez izana.

1

Gaur egun, Europako proiektu batean parte hartzea:

-Comenius elkartea.

1

-eTwinnig senidetzea.

1

-Eskola umeen trukea.

1

-Beste programa batzuk, zeinetan ikasleek atzerriko hizkuntza erabili eta mintzatu behar baitute (zehaztu, baloratzeko).

Gehienez ere 1

Eskabideen artean berdinketarik gertatuz gero, ebaluazio batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu berdinketa hausteko:

a) Ikastetxean ingeles ikasgaian matrikulatutako ikasleen kopurua.

b) Azkeneko bi ikasturteotan mintza praktikako laguntzailerik izan ez izatea.

Berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da eskaera egin duten ikastetxeen artean.

8. Ebazpena eta esleipena.

Hezkuntza Departamentuak ekainaren 30a baino lehen ebatziko du deialdi hau eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-oholean argitara emanen ditu, bai aukeratutako ikastetxeen behin-behineko zerrenda, bai erreserban geratzen direnena eta baztertuena ere, arrazoiak adierazita.

Ikastetxeek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko ebazpen horren kontra, jendaurrean jarri eta bost egun naturaleko epean.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du ikastetxeei esleitu zaien mintza praktikako laguntzaileen behin betiko ebazpena, honako hau zehaztuta:

a) Hautatutako ikastetxeen zerrenda, lehentasunen araberakoa.

b) Hautatu ez eta erreserban utzi diren ikastetxeen zerrenda, beheranzko hurrenkeran emana.

c) Baztertutako ikastetxeen zerrenda, arrazoia zein izan den adierazita.

9. Laguntzaileen ebaluazioa.

Europako eta Nazioarteko Programen Atalak hiru hilabetean behin eginen dio jarraipena laguntzailearen lanari (justifikatu gabeko absentziak, interesa, gaitasun pedagogikoak...), eta prestatzen duen agiria ikastetxeetara igorriko du, posta arruntaren edo posta elektronikoaren bidez

10. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren ekintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. ERANSKINA

Mintza praktikako laguntzaileen eskaera. 2010-2011 ikasturtea

Eskatzen den mintza praktikako laguntzailea:

? Frantseserako.

? Ingeleserako.

1. Ikastetxearen datuak.

Izena:

Helbidea: ................................................................................................................

Herria:

Posta kodea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

2. Departamentuaren datuak.

Irakasle kopurua:

Harremanetarako pertsona:

Ikastetxean duen kargua:

Helbide elektronikoa:

3. Zenbat ikaslerentzat eskatzen den hizkuntza horretako laguntzailea, BHIetan eta DBHIetan:

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

BATXILERGOA

GUZTIRA

4. Gaur egun, ikastetxea P.A.P.eko Comenius elkarte batean, eTwinning senidetze batean edo Europako proiekturen batean edo eskola truke batean parte hartzen ari da?

Parte hartzen ari bada, proiektuaren xehetasunak azaldu labur-labur (titulua, Europako bazkideak, jarduerak etab.).

5. Ikastetxearen ezaugarrien deskripzio osoa.

............................................jaunak/andreak, ..........................., ikastetxeko zuzendaria denak, ........................... mintza praktikako laguntzailea esleitu dakiola eskatzen du, 2010-2011 ikasturterako.

....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.

3. ERANSKINA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

GOIZEZ

1. saioa

2. saioa

3. saioa

4. saioa

5. saioa

6. saioa

ARRATSALDEZ

1. saioa

2. saioa

-Laguntzailea noizko nahi den (1. / 2. lauhilekoa):

-HLHIP/DBHI/BHIaren izena eta herria:

-Mintza praktikako laguntzailearen izena:

-Ikasle talde berean aritzen den irakaslearen izena:

-Taldeak eta mailak zehaztu:

Iragarkiaren kodea: F1008542