65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

290/2010 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektua behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 21eko 17/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Aipatu epean alegazio bakarra jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1.-Álvaro Bassy Iza jaunak alegazio hau egin du, SB-01 finkaren (Sunbillako 2. poligonoko 179. lurzatia) jabe den Iberdrola Renovables, S.A. ordezkatuz:

Finka horren jabea Iberdrola, S.A. dela, eta ez Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.

Hondakin uren tratamendurako proiektuko obrek San Tiburtzioko ubidea apurtzeko arrisku nabarmena sortzen dutela eta eraikuntzaren kostua beste kokaleku batzuetan baino handiagoa dela. Horregatik guztiagatik, hondakin uren araztegia beste toki batean kokatzeko eskatzen du.

Alegazioari erantzunez, finkaren titulartasuna zuzendu eginen da, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan SB-01 finka Iberdrola, S.A.ren izenean jarriz.

Bestalde, araztegiaren kokalekua aldatzeko eskaerari ezin zaio baiezkorik eman, NILSAk egin duen txostenean azaltzen diren arrazoi teknikoengatik. Horiek horrela, ezetsi egiten da alegazioa.

Aipatutako txostena espedienteari erantsi eta alegatzaileari igorriko zaio.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektua behin betiko onestea, aurkeztu den alegazioa ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan ebatzita, eta NILSAk emandako txosten teknikoari jarraituz. Txosten hori alegatzaileari igorriko zaio.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Sunbillako udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Sunbillako Udalari eta alegatzaileari jakinaraztea eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1007974