64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketak 2010eko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2010eko martxoaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontu luzatuan aldaketak egiteko 1 eta 2. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zangozan, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1007576