64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2010eko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 267. artikulutik 272.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

2. Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrera biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta "San Vicente de Paúl" Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3. Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

4. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1007570