64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera bateko aldaketa Iruñeko Udalaren 2010eko
plantilla organikoan

Iruñeko Udalak, 2010eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAY-10 (14/MO)

Honako hau erabaki da:

1. Iruñeko Udalaren 2010eko plantilla organikoaren 4. eranskineko 8. puntua aldatzea. Hona hemen: "San Fermin jaietarako, azienda ferietarako eta gisakoetarako kontratatuek 10,76 euroko ordainsari gordina (kontzeptu guztiak sartuta) jasoko dute eguneko ordu bakoitzeko, eta 13,61 eurokoa gaueko ordu bakoitzeko. Orobat, hauteskundeetako berri emaile izateko kontratatutakoek 11,75 euroko ordainsari gordina (kontzeptu guztiak sartuta) jasoko dute lanordu bakoitzeko."

2. Eman bekio espedienteari erregelamenduzko tramitea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1008387