64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alegazio txostena, A-5/U.I. III-Arrotxapea unitatea birzatitzeko proiektuaren testu bategina hasiera batean onesteko eta haren behin betiko onespena proposatzeko erabakiaren gainekoa, Pamplolar, S.A.k sustaturik

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ABR-10 (13/UV).

Arrotxapeko Plan Partzialeko A-5 unitatea birzatitzeko proiektuaren hasierako onespenaren ondotik jendaurrean egoteko epea iraganik; 2010-03-15eko txostenarekin bat, espedientean baitago,

ERABAKI DA:

1. Onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren zerbitzu tekniko eta juridikoek 2010eko martxoaren 15ean luzaturiko alegazio txostena, Pamplolar S.A.k aurkezturikoak baiesten baititu, eta, beraz, konpentsazio batzordea salbuestea aurkeztetik jabeendako kalte-ordainei dagokien abala, hasiera batean onesteko erabakiak aipatzen zuena.

2. Behin betikoz onestea Arropatxeko Plan Partzialeko A-5 unitatea (Iruñeko Udal Planeko U.I. III) birzatitzeko proiektuaren testu bategina, José Iruretagoyena Aldazek tramitera aurkeztua.

3. Erabaki hau interesdunei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetza Erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1007605