64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera bateko aldaketa Iruñeko Udalaren 2010eko
plantilla organikoan

Iruñeko Udalak, 2010eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 16-ABR-10 (4/CP).

"Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.2. artikuluak ezartzen du plantillak aurrekontua indarrean dagoen bitartean aldatu ahal izateko beharrezkoa izanen dela hura aldatzeko tramiteak betetzea.

Lehendakaritza Alorreko zuzendariak lanpostu hutsak esleitzeko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez administrari-ofizialaren lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia amaitu denez gero, bidezkoa da, plantilla organikoaren 3 eta 4. eranskinetan xedatuarekin bat, aipatu deialdi horretatik eratorritako beste lanpostu batzuk amortizatu eta sortzea.

Horrenbestez, erabaki da 2010eko plantilla organikoa hasiera batean aldatzea. Honelaxe:

1. Ondoko administrari-ofizialaren lanpostuak amortizatzea: 00600-26, 300100-83 eta 300100-110 Toki Ogasuneko Alorrean; 300100-80 Lehendakaritza Alorrean; 300100-14 Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorrean; 300100-40 Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean; 300100-51 Garapen Iraunkorreko Alorrean; 300100-100 Hiri Kontserbazioko Alorrean; eta 300300-17 Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrean.

2. Ondoko administrari-laguntzailearen lanpostuak sortzea: 400000-247 eta 400000-251 Toki Ogasuneko Alorrean; 400000-250 Lehendakaritza Alorrean; 400000-248 Garapen Iraunkorreko Alorrean; 400000-244 Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean; 404800-78 Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrean; eta 400000-249 Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorrean. Azken bi horiek "E3" euskara maila eskatzen dute.

3. Eman bekio espedienteari erregelamenduzko tramitea."

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1007359