64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña-Orkoien baterako plana San Makario aldean, jarduera ekonomikoko sektore bat garatzeko. Hirigintzako araudia

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, martxoaren 23ko 52/2010 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zuen San Makario eremuko Iruña-Orkoien baterako plana, jarduera ekonomikoaren sektore bat garatzekoa, Iruñeko Udal Planaren barnean.

Foru Agindu horretan determinazio hau ere onetsi zen:

"Urbanizazio proiektuak kontuan hartu beharko du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak emandako txostenek diotena".

Jarraian, aipatu dokumentuaren testu arau-emailea argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan:

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

0. KAPITULUA

Atariko arauak

1. artikulua. Espedientearen xedea.

Baterako Plan honen xedea da Iruña eta Orkoien artean jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzea. Antolamendu xehakatua eginen da zehaztasun mailan. Lerrokadurak, sestrak, altuerak, bolumenen antolamendua, aprobetxamendua etab. ezarri dira, plana zuzenean gauzatu ahal izateko, beste plan batzuetan garatu beharrik izan gabe.

Espedienteko agiri grafikoek zehatz definitzen eta mugatzen dituzte aurreko paragrafoan aipatutakoak. Planaren memoriak proposamena azaltzen eta arrazoitzen du eta indarra duten udal planetarako loteslea izatea justifikatzen du.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Espediente honen aplikazio eremua Baterako Planeko agiri grafikoetan marrazturikoa da:

-Hiri lurzoru finkatuko azalera (Praxair-en instalazioen zati bat): 12.844 m2.

-Lurzoru urbanizagarriko sektorea: 218.915 m2.

-1. Sistema orokor atxikia: 6.310 m2.

-2. sistema orokor atxikia: 7.781 m2.

3. artikulua. Hirigintzako zatiketa orokorrak.

Mugatutako eremua Lurzoru Urbanizagarriko banaketa eremua da (honela zatitzen da: atxikitako bi sistema orokor dituen sektore bat), baita hiri lurzoru finkatuko eremu bat ere, lehendik dagoen industria edo industria horrek egiten duen jarduera bertan dagoen bitartean.

Lurzoru urbanizagarriko sektorea exekuzio unitate bakarra da.

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

4. artikulua. Baterako Plan honen norainokoa.

"Hirigintzako dokumentazio" hau hirigintzako antolamenduaren azken kate maila da, eta hor ezartzen dira lurren eta/edo eraikinen erabilera xehakatuari, bolumenari eta higiene eta osasun baldintzei buruzko arau zehatzak. Eraikinen eta inguruaren antolamenduaren ezaugarri estetikoak ere ezartzen dira, etorkizuneko eraikinak garatu ahal izateko.

Horretarako, determinazio egituratzaileak ezartzen dira (udal planaren berezko determinazioak). Determinazio horiek aldatzeko, bi Udalek baterako plana bera aldatu beharko dute. Determinazio xehakatuak ere ezartzen dira; horiek aldatzeko, egokiena den tresna proposatuko da, eta kasu bakoitzean eraginpean dagoen Udalak -eta Udal horrek soilik- tramitatu eta onetsi beharko ditu.

5. artikulua. Betebeharrezkotasuna eta indarraldia.

"Iruña-Orkoien baterako plana, jarduera ekonomikoaren sektore bat garatzekoa" izeneko plana behin betiko onetsi eta haren Hirigintzako Arauak argitaratuz gero, Baterako Plana berehala bete beharrekoa izanen da eta mugagabeko indarraldia izanen du, berrikusi eta/edo aldatzen den arte.

6. artikulua. Nahitaezkotasuna.

Baterako Planeko determinazioak, plana indarrean dagoen bitartean, nahitaez aplikatuko dira bai hura garatzeko egiten diren planetan eta bai hura gauzatzeko jarduketetan. Determinazio horiek nahitaez aplikatu beharrekoak izanen dira hala partikularrentzat nola administrazio publikoentzat.

7. artikulua. Aldaketa eta berrikuspena.

Baterako Planeko determinazioak edozein unetan aldatu edo berraztertzen ahalko dira, legeria aplikagarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Plana onesteko erabilitako prozedura bera bete beharko da determinazio egituratzaileak aldatzeko.

Determinazio xehakatuak aldatzeko, berriz, 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, eta kasu bakoitzean eraginpean dagoen Udala izanen da administrazio eskuduna.

8. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren zatiketa.

San Makarioko banaketa eremua honako esparru hauetan zatitu da:

-San Makario sektorea: Iruñeko eta Orkoiengo Udalen lurzoru urbanizagarriaren zati bat da.

-G.S.A.1: Sistema Orokor Atxikia. Orkoiendik Iruñera sartzeko biribilgunea.

-G.S.A.2: Sistema Orokor Atxikia. Biribilgunea Sanduzelai eta Landaben artean.

Exekuzio Unitatea: Exekuzio Unitate bakarra egonen dela zehazten da, sektorearen muga berberak dituena.

Oinarrizko Unitateak: Hauen bidez ezartzen dira erabilera xehakatuak, aprobetxamenduak, kanpoko lerrokadurak eta lurren araubide publikoak eta/edo pribatuak.

Orubeak: barneko eta kanpoko lerrokadurek definitzen duten zatia da, alegia, eraikina egiteko hartuko den lurzorua.

II. KAPITULUA

Lurzoruaren hirigintza araubidea

9. artikulua. Lurzoruaren kalifikazioa.

Baterako Planaren kalifikazioa aurreko artikuluan azaldu den zatiketa espazialarekin lotuta dago.

-Erabilera orokorra: Jarduera ekonomikoa.

-Erabilera xehakatuak:

  • Onartua: Bulegoak, merkataritza eta ekipamendua (hirugarren sektoreko hainbat jarduera biltzen dira, unibertsitate zentroen, ospitaleen, aisiagune eta kulturguneen, erakustazoken, etab.en erabileretatik hasi eta industriaren mugaraino [ikerketa eta garapen zentroak, teknologia zentroak, enpresa parkeak etab.]).
  • Erabilera nagusiaren osagarria: Biltegiak, agiritegiak eta aparkalekua.
  • Debekatua: Gainerakoa, bereziki industria eta mota guztietako bizitegi iraunkorra.

-Erabilera Zehaztuak: Erabilera zehaztuak eraikuntza lizentzietan definituko dira.

10. artikulua. Jarduketa sistema.

Lankidetza ezarri da jarduteko sistema gisa.

Kontuan hartuko da 35/2002 Foru Legearen 176. artikulua. Artikulu horretan ezartzen denez, Birzatiketa Proiektua azalera birzatigarriaren %35 baino gehiago ordezkatzen duten jabeek formulatuko dute.

11. artikulua. Exekuzio epeak.

Gehienez 8 urteko epea izanen da lagapen, berdinbanaketa eta urbanizazio arloetako betebeharrak betetzeko.

III. KAPITULUA

Eraikuntzaren eta urbanizazioaren arauak

12. artikulua. Obren baldintza teknikoak, bide publikoak direla eta.

Bide eta zerbitzuen gutxieneko baldintza teknikoak. Bide sarearen eta azpiegituren ezaugarriak Udalean egun indarra duen araudiari egokituko zaizkio horrelako obretan. Soluzio teknikoak proposatzen ahalko dira zerbitzu horientzat, araudiarekin guztiz bat egiten ez badute ere; betiere, aldaketaren beharra justifikatu beharko da urbanizazio proiektuan.

Lurzatietako eraikinak. Debekatuta dago bide publikoak erabiltzea materiala bertan uzteko edo hormigoia eta morteroa prestatzeko, lurzatien barrenean egin beharreko obretarako. Lurzatiaren titularrak izanen du erantzukizuna aipatu obren ondorioz eremu publikoan kalterik eginez gero.

13. artikulua. Eraikuntzaren baldintzak.

Lurzatietako itxiturak. Lurzatia aurrealdean eta atzeraematen ahal diren alboetan ixteko, oinarrizko unitate bakoitzean berdinak izanen diren diseinu, eraikuntza-material eta estetika orokorrak izanen dituen itxitura jarriko da.

Bi lurzatitarako itxitura komuna egiten denean, lehendabizi ezartzen den jarduerak eginen du itxitura, eta bigarrenak obraren zati proportzionala ordainduko dio, bere eraikina eraikitzen hasi aurretik.

Lurzati mugakideetako koten artean alde handia badago, lurrari eusteko horma eraikiko da lurzatien arteko mugan, eta bi lurzatien jabeek erdi bana ordainduko dute.

Lurzati bereko eraikinen antolamendua. Lurzatiaren barneko eraikin independenteen kasuan, haien arteko gutxieneko tartea 5,00 metrokoa izanen da fatxadak bide nagusietara begira dituzten eraikinen artean eta 3,00 metrokoa fatxadak lurzatien barnealdeko bideetara begira dituzten eraikinen artean.

Patioak. Patio irekiak edo itxiak onartzen dira. Patio horien gutxieneko neurria baldintza honekin zehazten da: oinplanoan inskribatutako zirkuluaren diametroa eraikinik altuenak duen altueraren berdina izanen da, eraikin horiek bizitzeko erabilgarriak diren lokalak badituzte, edo diametroaren erdiaren berdina, patioari begira dauden baoak pasaguneei edo biltegiei badagozkie.

Erdisotoak eta sotoak. Erdisotoak onartzen dira, behar bezala justifikatzen badira, beharren arabera. Lanerako lokaletarako erabiltzen ahalko dira, aireztapen baoen azalera, gutxienez, lokalaren azalera erabilgarriaren 1/8 bada. Sotoak onartzen dira, behar bezala justifikatzen badira, beharren arabera. Sotoa ezin izanen da, inolaz ere, bulegotarako edo lan egiteko lokaletarako erabili.

Aparkalekuak lurzatietan. Aparkatzeko toki bat egonen da sotoko solairuan eraikitako 100 m²-tik behin.

14. artikulua. Bolumenak bete beharreko baldintza orokorrak.

Okupazioa lurzatian. Lurzatiaren gehieneko okupazioa oinarrizko unitate bakoitzaren arau partikularretan zehaztuta dago.

Okupatutako azalera zenbatzeko ez dira kontuan hartuko teilatu-hegalak eta markesinak. Gehieneko okupazioaren ondorioetarako, eraikinen kanpoko fabrikazio-prozesuko ekipamenduek okupatzen duten azalera zenbatuko da. Eraikinak okupatzen ez duen lurzatiaren aldea eraikinik gabeko erabilera pribatuko espazio libretzat hartuko da. Espazio libre horretan langile propioen aparkaleku-plazak kokatzen ahalko dira eta egiten den jardueraren berezko zamalanak egiten ahalko dira.

Debekatuta dago erabat gune libreak salgaiak edo beste gauza batzuk biltegiratzeko edo hondakinak uzteko erabiltzea, baita bertan edozein instalazio edo eraikin lagungarri egitea ere (autoak babesteko pergolak eta markesinak izan ezik). Aparkatzeko espazioa eta eraikinera sartzeko zirkulazio-espazioa zolatu beharko dira, eta gainazalerako urak euri-uren kolektorera isuri beharko dira. Gainerako espazioari zoladura emanen zaio, edo lorategia izanen da, eta drainatuta geratu beharko da lurzati bakoitzaren barnean gainazaleko ur guztiak biltzeko.

Eraikigarritasuna. Lurzati bakoitzaren azalera eraikigarria oinarrizko unitate bakoitzaren arau partikularretan zehaztuta dago.

Gehieneko solairu kopurua. Berariaz, oinarrizko unitate batzuen eta besteen arau partikularrek zehazten dute.

Eraikinen altuera. Berariaz, oinarrizko unitate batzuen eta besteen arau partikularrek zehazten dute.

15. artikulua. Estetika arloko baldintzak.

Orotarikoak. Debekatuta dago materiala faltsutzea, benetako baliokoa izan beharko baitu.

Zarpiatuak onartzen dira, ongi bukatzen badira. Etortzen diren enpresak behartuta daude ongi mantendu eta zaintzera.

Mehelinak eta gero handitzen ahal diren paramentuak fatxadak bezala tratatu beharko dira; beraz, bukatutako obraren kalitatea izan beharko dute.

Lurzatiaren kanpoko mugak ixten direnean, ongi legoke altuera txikiko landare espezieak (heskaiak) erabiltzea. Segurtasun arrazoiengatik behar denean, zilegi izanen da bestelako itxitura bat, oinarri trinkoa duena, 0,50 metroko altuerakoa, eta gardena gainerakoa.

Erabiltzen diren errotuluek diseinu egokiaren arauak beteko dituzte konposizio eta kolore aldetik, eta eguratseko agenteek hondatu ezin duten materialekoak izanen dira. Etortzen den enpresak izanen du erantzukizuna, uneoro, haiek behar bezala mantendu eta zaintzeko.

Kale batera baino gehiagora ematen duten lurzatietako eraikinen fatxadako paramentu guztiek kalitate bera izan beharko dute diseinu eta akabera aldetik. Edozein eremu publikotara ematen dutenei esaten zaie fatxadako paramentuak.

Eraikinen instalazio osagarriek eta eraikin lagungarriek akabera maila egokia izan beharko dute, multzoaren adinako estetika dutela; horretarako, elementu horiei eraikuntza nagusiaren kalitate bereko tratamendua emanen zaie.

Eraikinik gabeko espazioek, zoladurarik ez badute, lorezaintzako elementuak, kanpoko apaindura eta abar izanen dituzte haien luze-zabalera osoan; betiere, erabilera berezia zehaztuta dutela.

Zilegi dira estalki lauak edo inklinatuak; azken horien kasuan, %15 eta %35 arteko malda izanen dute.

Estalkiko isurkiaren gainean onartzen dira eraikineko instalazio edo zerbitzuei dagozkien elementuak, hala nola kearen eta gasaren irteerako hodiak, aireztatzeko edo aireberritzeko eta abarretarakoak.

Eraikinaren altueraren gainetik eraikitzeko, eraikinaren itxiturarako erabilitako materialen kalitate bera erabili beharko da, eta multzo bateratua eratu beharko da harekin, konposizio aldetik.

16. artikulua. Urbanizaziorako eta azpiegituretarako baldintzak.

Orotarikoak. Oztopo Fisiko eta Zentzumenekoei buruzko uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legearen determinazioak, hura garatu eta aplikatzeko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua eta martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legea, Oztopo Fisiko eta Zentzumenekoei buruzko uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea aldatzen duena. Halaber, Iruñerriko Mankomunitateak hiriko autobusaren geralekuen diseinuari nahiz hondakinen bilketari buruz ezarritako determinazioak beteko dira.

Aparkalekuak eremu publikoan. Eremu publikoan 1.288 aparkaleku plaza egonen dira nahitaez. Haietatik, %6 gutxienez gordeko da erabiltzaile elbarrientzat. FR=320 cm eta FO=500 cm izanen dute, martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legeari (Oztopo Fisiko eta Zentzumenekoei buruzko uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea aldatzen du) eta ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuari (Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua onesten du) jarraituz. Gainerako tokiak errektangeluarrak izanen dira, azalera hau dutela, gutxienez ere:

-Aparkalekua baterian: FR = 220 cm eta FO = 450 cm.

-Aparkalekua ilaran: FR = 450 cm eta FO = 240 cm.

Zuhaitzak eremu publikoan. Eremu publikoan zuhaitzak jarri beharko dira nahitaez, dokumentazio grafikoan proposatzen den bezala. Zuhaitz horiek ureztatze automatikoa izanen dute eta gainean ibiltzeko moduko zuhaitz-txorkoak diseinatuko dira.

Jabari Publikoko eta Trenbide Azpiegituren Babeseko Gunea. Jabari Publikoko edo Babeseko Gunean egin nahi diren obra edo instalazio finkoek edo behin-behinekoek aldez aurretik Trenbide Azpiegituren Administratzailearen baimena beharko dute.

IV. KAPITULUA

Arau partikularrak

17. artikulua. 1. oinarrizko unitatea.

-Identifikazioa:

Lorategi-eraikinetarako lurzatiak, eraikinen gainetik gune libre pribatua lehenesten dutenak. San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusiaren iparraldean agertzen dira lurzati horiek.

-Kalitate arauak:

Dokumentazio grafikoan aurreikusitako lerrokaduran lurzatien itxiturak egitea onartzen da. Itxitura horiek ezin izanen dira opakuak izan, 50 zentimetroko beheko zokalo txikia alde batera utzita.

Lurzati pribatuaren azalera osoaren %25 baino gehiago hartu beharko du lorategiak.

-Diseinuko arauak:

Etorkizuneko banantzeetarako gutxieneko lurzatia 10.000 m²-koa izanen da UB.1.1ren kasuan. UB.1.2rako, berriz, ez da banantzerik onartzen.

Eraikinak lurzatiaren itxiturarekin alderatuta 5 metro atzeraeman beharko dira muga guztietan, eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusiaren mugakidea den aldean izan ezik. Alde horretan, lurzatiaren itxiturarekin alderatuta 7 metro atzeraeman beharko dira, eta gutxienez 5 metroko zabalera izanen duen berdegune pribatuko zerrenda bat mantenduko da, ureztatze automatikoarekin.

Oinplanoaren gehieneko okupazioa lurzatiaren %60 izanen da.

Parametro hauek ezartzen dira:

  • Eraikinen gehieneko altuera: BS+3, aprobetxamendurik gabeko elementu bereziak alde batera utzita.
  • Eraikinaren gutxieneko altuera: BS.
  • Beheko solairuaren gehieneko altuera: 5 metro. Gainerako solairuena, 4 metro.
  • Solairuetan hegalkinek ez dute mugarik izanen.
  • Sotoko solairuek eraikinaren beheko solairuko lerrokadura berbera izanen dute.

-Aprobetxamendua:

LURZATIAREN AZALERA

BEHEKO SOLAIRUAREN OKUPAZIOA

GEHIENEKO AZALERA
ERAIKIA

GUTXIENEKO AZALERA LIBRE PRIBATUA

U.B-1.1

31.206 m²

18.724 m2

45.108 m2

12.482 m2

U.B-1.2

4.274 m2

2.564 m2

10.258 m2

1.710 m2

Sotoetan ez da aprobetxamendua kontsumitzen duen azaleratzat kontatuko garajeena, baldin eta aparkatzeko plazak bi baino gehiago ez badira eraikitako 100 m²-ko.

18. artikulua. 2. oinarrizko unitatea.

-Identifikazioa:

San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusiaren eta trenbidearen artean dauden lurzati handienak. Horietan, irudi bateratua izanen duten hainbat eraikinetan zatitzea proposatzen da.

-Kalitate arauak:

Ez da onartuko eraikinetara ibilgailuz sartzea San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusian zehar.

Etxe-sail bakoitzerako proiektu bateratua idatziko da, edo bestela, Xehetasun Azterlana, fatxada, estalki eta altueren homogeneotasuna bermatuko duena.

Etxe-saileko fatxada guztiak kalitatezkoak izanen dira. Horrela, poligonoko fatxada modukoak izanen dira, eta aipamen berezia eginen da trenbideen aldean etorkizunean oinezkoentzako pasealekua birgaitzeari buruz.

Egiten den eraikinak beheko solairuan lurzorua liberatzen badu, lurzoru horretan liberatutako azaleraren %25ean gutxienez lorategiak egin beharko dira.

-Diseinuko arauak:

Etorkizuneko banantzeetarako gutxieneko lurzatia 1.200 m²-koa izanen da.

Parametro hauek ezartzen dira:

  • Eraikinaren gehieneko altuera: BS+3.
  • Eraikinaren gutxieneko altuera: BS.
  • Beheko solairuaren gehieneko altuera: 5 metro.
  • Gehieneko altuera teilatu-hegalera: 17 metro.
  • Oinplanoan okupatzen ahal den azalera: lurzatiaren %100.
  • Ez da hegalkinik onartzen eremu publikora begira.
  • Sotoko solairuek lurzati osoa okupatzen ahalko dute.

-Aprobetxamendua:

LURZATIAREN AZALERA

BEHEKO SOLAIRUAREN OKUPAZIOA

GEHIENEKO AZALERA
ERAIKIA

GUTXIENEKO AZALERA LIBRE PRIBATUA

U.B-2.1

3.600 m²

3.600 m2

7.200 m2

-

U.B-2.2

3.600 m2

3.600 m2

7.200 m2

-

U.B-2.3

3.600 m2

3.600 m2

7.200 m2

-

Sotoetan ez da aprobetxamendua kontsumitzen duen azaleratzat kontatuko garajeena, baldin eta aparkatzeko plazak bi baino gehiago ez badira eraikitako 100 m²-ko.

19. artikulua. 3. oinarrizko unitatea.

-Identifikazioa:

San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusiaren eta trenbidearen artean dauden lurzati txikienak. Horietan, irudi bateratua izanen duten hainbat eraikinetan zatitzea proposatzen da.

-Kalitate arauak:

Ez da onartuko eraikinetara ibilgailuz sartzea San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusian zehar.

Etxe-sail bakoitzerako proiektu bateratua idatziko da, edo bestela, Xehetasun Azterlana, fatxada, estalki eta altueren homogeneotasuna bermatuko duena.

Etxe-saileko fatxada guztiak kalitatezkoak izanen dira. Horrela, poligonoko fatxada modukoak izanen dira, eta aipamen berezia eginen da trenbideen aldean etorkizunean oinezkoentzako pasealekua birgaitzeari buruz.

-Diseinuko arauak:

Etorkizuneko banantzeetarako gutxieneko lurzatia 600 m²-koa izanen da.

Oinplanoaren okupazioa nahitaezkoa da.

Parametro hauek ezartzen dira:

  • Eraikinaren gehieneko altuera: BS+3.
  • Eraikinaren gutxieneko altuera: BS.
  • Beheko solairuaren gehieneko altuera: 5 metro.
  • Gehieneko altuera teilatu-hegalera: 17 metro.
  • Oinplanoan okupatzen ahal den azalera: lurzatiaren %100.
  • Ez da hegalkinik onartzen.

-Aprobetxamendua:

LURZATIAREN AZALERA

BEHEKO SOLAIRUAREN OKUPAZIOA

GEHIENEKO AZALERA
ERAIKIA

GUTXIENEKO AZALERA LIBRE PRIBATUA

U.B-3.1

1.800 m2

1.800 m2

7.200 m2

0 m2

U.B-3.2

1.800 m2

1.800 m2

7.200 m2

0 m2

U.B-3.3

1.800 m2

1.800 m2

7.200 m2

0 m2

U.B-3.4

1.800 m2

1.800 m2

7.200 m2

0 m2

U.B-3.5

1.800 m2

1.800 m2

7.200 m2

0 m2

Sotoetan ez da aprobetxamendua kontsumitzen duen azaleratzat kontatuko garajeena, baldin eta aparkatzeko plazak bi baino gehiago ez badira eraikitako 100 m²-ko.

20. artikulua. 4. oinarrizko unitatea.

-Identifikazioa:

Goraka eraikitzeko lurzatiak, San Makario eremua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen luzetarako bide nagusiaren iparraldean.

Berdegune izaera duen erabilera publikoko gune libre pribatu batekin diseinatuko dira, lorategi-eraikinaren ideia indartzeko.

-Kalitate arauak:

Gune libre pribatuak erabilera publikoko zortasuna izanen du. Hortaz, ezin izanen da itxi.

Gune libre pribatu horretan landaretza nagusi izanen da; horretarako, ureztatze automatikoa eta argiztapena izanen ditu.

Eraikinerako sarbidea gune libre pribatuan zehar eginen da, harrizko materialekin edo harria imitatzen duten materialekin egindako zoladura jarrita.

Aurkezten diren eraikuntzako obren proiektuak, eraikiko ez den lurzatiaren zatiaren urbanizazio obrei buruzko separata hartu beharko du barnean.

-Diseinuko arauak:

Banandu ezin den nahitaezko lurzati bat ezartzen da. Lurzati horrek gutxieneko lerrokadurak izanen ditu.

Beheko solairuan gehienez lurzatiaren %60 eraikitzen ahalko da, nahitaezko lerrokadurarik ezarri gabe.

Sotoko solairuak lurzati osoa okupatzen ahalko du; are gehiago, U.B.4.2, U.B.4.3, U.B.4.4 eta U.B.4.5 unitateetako sotoko solairu guztiak batzen ahalko lirateke garaje mankomunatua eginda. Sotoko solairurako sarrerak eraikinaren beheko solairuetan egonen dira.

Parametro hauek ezartzen dira:

  • Eraikinaren gehieneko altuera: BS+7.
  • Eraikinaren gutxieneko altuera: BS+4.
  • Beheko solairuaren gehieneko altuera: 5 metro. Goiko solairuena, 4 metro.
  • Sotoko solairuan okupatzen ahal den gehieneko azalera: lurzati osoa.
  • Beheko solairuan okupatzen ahal den gehieneko azalera: lurzatiaren %60.
  • Lehenengo solairutik gora, solairuetako hegalkinetarako ez da egonen mugarik.
  • Sotoko solairurako ez da lerrokadurarik ezartzen.

-Aprobetxamendua:

LURZATIAREN AZALERA

BEHEKO SOLAIRUAREN OKUPAZIOA

GEHIENEKO AZALERA
ERAIKIA

GUTXIENEKO AZALERA LIBRE PRIBATUA

U.B-4.1

1.230 m2

738 m2

2.400 m2

492 m2

U.B-4.2

1.230 m2

738 m2

2.400 m2

492 m2

U.B-4.3

1.230 m2

738 m2

2.400 m2

492 m2

U.B-4.4

1.230 m2

738 m2

2.400 m2

492 m2

U.B-4.5

1.230 m2

738 m2

2.400 m2

492 m2

Sotoetan ez da aprobetxamendua kontsumitzen duen azaleratzat kontatuko garajeena, baldin eta aparkatzeko plazak bi baino gehiago ez badira eraikitako 100 m²-ko.

21. artikulua. Ekipamendua.

-Identifikazioa:

Bi lurzati daude, bat Iruñeko udal mugapean eta bestea Orkoiengoan, San Makario eremurako sarbideen ondoan eta mendebaldetik ekialdera doan bide nagusian.

  • E.Q-1: 7.023 m2.
  • E.Q-2: 2.374 m2.

Berdegune baten barnean diseinatuko dira, lorategi-eraikinaren ideia indartzeko.

-Kalitate arauak.

Eraikinik gabeko gunea ezin izanen da itxi. Eraikinerako sarbidea gune libre pribatuan zehar eginen da, harrizko materialekin edo harria imitatzen duten materialekin egindako zoladura jarrita.

Eraikinik gabeko gunean jartzen diren aparkaleku-plazek landare-elementuekin babestuta egon beharko dute. Elementu horiek ureztatze automatikoa eta argiztapena izanen dituzte.

-Diseinuko arauak.

Eraikinaren gehieneko lerrokadura oso orokorrak ezartzen dira, lerrokadura horiek eraikuntza-elementuekin (hegalkinak, pergolak, markesinak...) ez gainditzeko.

Beheko solairuan gehienez lurzatiaren %60 eraikitzen ahalko da, eta Iruñean dagoen lurzatiaren kasuan ez da nahitaezko lerrokadurarik ezarriko. Orkoienen dagoen lurzatiaren kasuan, berriz lurzati osoa eraikitzen ahalko da.

Sotoko solairuak eraikinaren lerrokadurari jarraituko dio, azalera librean tamaina handiko zuhaitz espezieak landatu ahal izateko. Solairu horretarako sarbidea, eraikitzen den eraikinaren barnean egonen da.

Parametro hauek ezartzen dira:

  • Eraikinen gehieneko altuera: BS+3, elementu bereziak alde batera utzita.
  • Beheko solairuaren gehieneko altuera: 5 metro. Goiko solairuena, 4 metro.
  • Gehieneko altuera teilatu-hegalera: 17 metro.
  • Beheko solairuan gehienez ere okupa daitekeen azalera: %60 Iruñean dagoen lurzatiaren kasuan, eta %100 Orkoienen dagoen lurzatiaren kasuan.
  • Sotoko solairuek eraikinaren beheko solairuko lerrokadura berbera izanen dute.
  • Solairuetan hegalkinek ez dute mugarik izanen.

22. artikulua. Hiri lurzoru finkatua.

-Identifikazioa:

Sektore honen barnean daude "Praxair, S.A." enpresaren gaur egungo instalazioak, Iruña eta Lizarra arteko NA-700 errepidearen (Etxauritik) eta PA-30 Iruñeko Ingurabidearen arteko loturako biribilgunearen ondoan.

-Sailkapena: Hiri lurzorua.

Gaur egungo industria edo industria horren jarduera bertan geratzen diren bitartean, lehendik dauden eraikinak finkatu eginen dira, baina etorkizunean egiten diren eraikinetarako gehieneko lerrokadura ezarri da errepideen babes gune bat libratzeko eta ahal dela San Makario eremuaren irudi bateratuari eusteko. Lurzatian dagoen eraikigarritasuna ezin izanen da handitu.

Gaur egungo industria desagertzen bada edo industria horren jarduera aldatzen bada, eta proposatzen den antolamendu alternatiboaren ondorioz lurzatia hiri lurzoru finkatu gabe bilakatzen bada, zera iradokitzen da: 0,60268 AU/m²-ko eredu aprobetxamendua ezartzea, eta berdegunerako 4.635 m²-ko lagapen urbanizatua egitera behartzea, ondoko berdegunearen antzeko ezaugarriak izanen dituen berdegune baterako; halaber, 1. oinarrizko unitatearen ezaugarrak hartzen ahal direla iradokitzen da.

V. KAPITULUA

Arau egituratzaileak

23. artikulua. Baterako Planaren determinazio egituratzaileak.

Horietako edozein aldatzeko, Baterako Planaren aldaketa eta horren tramiteak egin behar dira, Baterako Plan hau behin betiko onesteko egin denaren antzera.

Sailkapena: San Makario banaketa eremurako lurzoru urbanizagarria eta unitate finkaturako hiri lurzoru finkatua.

Sektoreen mugak: Banaketa eremuak sektore bakarra du bere baitan.

Sistema orokorrak: Definitutako banaketa eremuaren esparruaren barnean bi Sistema Orokor Atxiki daude: G.S.A.1 eta G.S.A.2.

-Aprobetxamendua:

  • Gehienekoa: 128.297,31 AU.
  • Eredu aprobetxamendua: 0,60268 AU/m2.

-Homogeneizazio koefizienteak:

  • Beheko solairuan: 1,00.
  • Goiko solairuetan: 1,00.
  • Sotoetan (irabazteko asmoa duten erabilerak): 1,00.
  • Espazio libre pribatuan: 0,20.
  • Sektorearen gehieneko azalera eraikigarria, sestra gainean eraikitzeko: 124.832 m².

-Erabilera orokorra: Jarduera ekonomikoak.

24. artikulua. Azken xedapena.

Baterako Plan honetan emandako arauek maila bereko beste edozeinek baino indar handiagoa izanen dute.

Agiri honetan espresuki arautzen ez diren xehetasun guztiei dagokienez, Udal Plan bakoitzeko araudian -araudi bakoitzaren baldintzekin- edo berariazko legezko xedapenetan ezarritakoa bete beharko da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1007183