64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Promociones y Obras Vidaurre, S.L.k Hego Aretako Plan Partzialeko D17 lurzatian planeamendurako aurkeztu duen hitzarmena (espediente zenbakia: 2010Conv0001).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1007979