64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua katastroko lurzati batean. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hego Aretako Planeko 1. poligonoko 114. lurzatian Promociones y Obras Vidaurre, S.L.k tramitatu duen aldaketa xehakatua, espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1007977