64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

235/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 16ko 125/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten ditu, 2010eko ekitaldirako.

Martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten ditu, 2010eko ekitaldirako. Bertan zehazten dira nekazaritzako aseguru konbinatuen eta abeltzaintzako aseguruen lerroak. Nafarroako Foru Komunitateak diru-laguntza osagarria ematen du, Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Entitateak (ENESA) horretarako ematen duen diru-laguntzaz gain.

Martxoaren 30eko PRE/894/2010 Aginduak Estatuko Administrazio Orokorraren diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen ditu, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko 2010. ekitaldirako aseguruak izenpetzeari dagokionez.

Ministerio Aginduaren berritasunetako bat da frutagintzako ekoizpenetan modu esperimentalean aplikatzea aseguru polizak kontratatzeko eredu berria. Eredu berri hori aseguru lerroen baterakuntzan oinarrituta dago, eta kontrataziorako modulu desberdinak definitzen ditu, zeinen artean nekazariak aukera baitezake arriskuen kudeaketarako bere estrategiekin hobekien heldu dena. Aseguru modalitate berri honi "Aseguru gorakorra" deitzen zaio.

Nahiz eta kontratazio eredu berri horrek frutagintzako ekoizpenetarako indarra 2010eko planean hartuko zuela aurreikusi hasiera batean, martxoaren 30eko PRE 894/2010 Aginduan ezarritako moduan, 2011. ekitaldirako Aseguru Planarekin batera hartuko du indarra.

Martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduak aseguru gorakorrendako diru-laguntza portzentajeak ezartzen dituenez, beharrezkoa da horiek kentzea eta aseguru konbinatuaren eta ohiz kanpoko kalteenaren lerroetarako diru-laguntza zehaztea (arbeletxekoa, sagarra, mertxika, udarea eta arana), bai eta frutarbolak ustiatzeko asegururako ere, aurreko planetan egiten zen bezala.

Bestalde, 2010. urterako aurreikusitako gastuaren exekuzioa ez dago gaur egungo egoera ekonomikotik aparte eta, horregatik, beharrezkoa da martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduan aurreikusitako aurrekontu kreditua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2010eko ekitaldirako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 16ko 125/2010 Foru Agindua aldatzea.

Martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horrek Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten ditu, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den moduan.

Xedapen gehigarri bakarra.-Aurrekontuko kredituen aldaketa.

Martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduaren 3. agindua aldatu eta honela idatzita agertuko da:

"3. 2.953.899 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Agroseguro bitarteko aseguru sarien konpentsazioa" izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren kargura".

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen deialdiko oinarri
arautzaileak aldatzea

Bakarra.-Martxoaren 16ko 125/2010 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2010eko ekitaldirako. Honela agertuko da aipatutako eranskina:

1. Lehenengo oinarriko 2.a puntua aldatu eta honela idatzita agertuko da:

-"Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: gerezia, arbeletxekoa, sagarra, udarea, mertxika, arana, kiwia, ardotarako mahatsa eta ardo kooperatiben kostu finkoak estaltzeko berme gehigarria, arroza, udaberriko zerealak, zerba, baratxuria, orburua, kardua, zainzuria, brokolia, tipula, azalorea, ziazerba, ilar berdea, baba berdea, leka, uraza, patata, piperra, tomatea eta azenarioa.

-Etekinen asegurua: almendrondoa, oliba, elorri beltza eta belar labore estentsiboak.

-Aseguru integrala: lehorreko neguko zerealak.

-Ustiategiko asegurua: ardotarako mahatsa.

-Frutarbolak ustiatzeko asegurua.

Inolako kasutan ez da diru-laguntzarik emanen labore berriei dagozkien aseguru osagarrietarako.

2. Diru-laguntzaren zenbatekoari buruzko bigarren oinarria aldatu eta honela idatzita agertuko da:

KODEA

LERROA

TALDEA

LGID-REN
DIRU-LAG.

ENESAren + LGIDren
GEHIEN. DIRU-LAG.
(kostu garbiaren gainean)

7

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: udaberriko zerealak

I

%77

%56,00

39

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: tipula

II

%50

%58,00

41

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: leka

II

%50

%58,00

43

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: piperra

II

%50

%58,00

45

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: azenarioa

II

%50

%58,00

50

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: azalorea

II

%59

%58,00

16

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: orburua

II

%59

%58,00

55

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: baratxuria

II

%50

%58,00

56

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: ilarra eta baba berdea

II

%50

%58,00

67

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: brokolia

II

%59

%58,00

70

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: uraza

II

%50

%58,00

78

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: patata

II

%50

%58,00

79

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: kiwia

II

%50

%74,00

105

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: arroza

II

%50

%62,00

164

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: zerba eta ziazerba

II

%50

%58,00

11

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: tomatea

II

%47

%58,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, I. eskualdea (Kantaurikoa - Mendialde Beherea)

III

%19

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, II. eskualdea (Pirinioak)

III

%19

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, III. eskualdea (Estellerria, Allo, Los Arcos, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Bargota, El Busto, Deikaztelu, Mues, Santsol, Torres del Rio eta Viana)

III

%75

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, 3. eskualdea (gainerako udalerriak)

III

%41

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, 4. eskualdea (Erdialdea, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Melida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Santakara, Bardeako ordokia)

III

%75

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, 4. eskualdea (gainerako udalerriak)

III

%41

%70,00

5

Neguko zerealen aseguru integrala, 5. eskualdea (Erribera)

III

%75

%70,00

2

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: arbeletxekoa

III

%71

%61,00

3

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: sagarra

III

%71

%61,00

9

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: mertxika

III

%71

%61,00

13

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: udarea

III

%71

%61,00

15

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: arana

III

%71

%61,00

85

Ardotarako mahatseko kooperatiben berme gehigarria

IV

%45

%65,00

182

Aseguru konbinatua eta konbinatuaren ohiz kanpoko kalteena: ardotarako mahatsa, A modalitatea

IV

%45

%65,00

183

Aseguru konbinatua eta konbinatuaren ohiz kanpoko kalteena: ardotarako mahatsa, B modalitatea

IV

%45

%65,00

4

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: ardotarako mahatsa

IV

%45

%65,00

14

Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: gerezia

IV

%52

%74,00

102

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

111

Ardi-aziendaren eta ahuntz-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

129

Zezenketarako aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

130

Gizentzeko behi-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

131

Behi-aziendaren entzefalopatia espongiformerako asegurua

IV

%84

%100,00

133

Larreetako idorterako asegurua

IV

%40

%70,00

136

Balorazio genetiko handiko behi-aziendaren asegurua

IV

%30

%65,00

139

Zaldi-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%30

%65,00

147

Haragitarako hegaztien ustiapen asegurua

IV

%30

%65,00

186

Arrautzatarako hegaztien ustiapen asegurua

IV

%30

%65,00

185

Aurrerako behi-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

196

Zerri-aziendaren ustiapen asegurua

IV

%45

%65,00

103

Almendrondoaren etekinen asegurua

V

%54

%80,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, I. eskualdea (Kantaurikoa - Mendialde Beherea)

V

%15

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, II. eskualdea (Pirinioak)

V

%15

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, III. eskualdea (Estellerria, Allo, Los Arcos, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Bargota, El Busto, Deikaztelu, Mues, Santsol, Torres del Rio eta Viana)

V

%56

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, III. eskualdea (Estellerria, gainerako udalerriak)

V

%37

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, IV. eskualdea, Erdialdea (Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Melida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Santakara, Bardeako ordokia)

V

%56

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, IV. eskualdea (gainerako udalerriak)

V

%37

%70,00

118

Lehorreko belarki-laboreen etekinen asegurua, V. eskualdea (Erribera)

V

%56

%70,00

134

Elorri beltzaren etekinen asegurua

V

%51

%73,00

173

Olibondoen etekinen asegurua A modalitatea

V

%37

%66,00

175

Olibondoen etekinen asegurua B modalitatea

V

%37

%66,00

203

Olibondoen etekinen asegurua C modalitatea

V

%37

%66,00

177

Mahastiaren ustiapen asegurua, etekinen asegurua

V

%35

%65,00

178

Ustiapen asegurua, kalteen asegurua A modalitatea

V

%35

%65,00

179

Ustiapen asegurua, kalteen asegurua B modalitatea

V

%35

%65,00

180

Ustiapen asegurua, kalteen asegurua C modalitatea

V

%35

%65,00

100

Frutarbolak ustiatzeko asegurua

V

%44

%65,00

132

Behi-azienda deuseztatzeko gastuetarako asegurua

VI

%122

%87,50

198

Behi-aziendaz aparteko abereak deuseztatzeko gastuetarako asegurua

VI

%122

%87,50

732

Behi-azienda deuseztatzeko gastuetarako aseguru berriztagarria

VI

%111

%87,50

798

Behi-aziendaz aparteko abereak deuseztatzeko gastuetarako aseguru berriztagarria

VI

%111

%87,50

F1008606

Iragarkiaren kodea: F1008606