64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2010eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hiriberri Aezkoan, 2010eko martxoaren 25ean.-Alkatea, César del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L1007960