64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2010eko apirilaren 10ean batzarrean bildurik, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesa dutenek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hiriberri Aezkoan, 2010eko apirilaren 13an.-Alkatea, César del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L1007958