64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

El Norte kaleko 9 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eremu publikoko soberako lurzati izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Behin betiko onespena

Genevillako Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea irekitzea El Norte kaleko 2. poligonoko 175. lurzatiaren parean dauden 9 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldatzeko, soberako lurzatiaren kalifikazioa izan dezan.

Iragarkia 2009ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, argitaratu zen. Jendaurreko epeak iraun bitartean inork ez zuenez alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsi zen aipatu espedientea 2010eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran.

Genevillan, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1007676