64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Garaioako Udalak, 2010eko urtarrilaren 8an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesa dutenek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Garaioan, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkatea, Jesús Orradre Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1008031