64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Esprontzedako Batzorde Kudeatzaileak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betikoz onetsitzat joko dira inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Esprontzedan, 2010eko apirilaren 30ean.-Kudeaketa Batzordeko burua, Laura Marquínez Corres.

Iragarkiaren kodea: L1007727