64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, non dagokien eskabidea eta informazioa emanen baitzaizkie.

Donezteben, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1007786