64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Castejongo Udalaren padel pisten instalazioei dagozkien tasak. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2010eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea padel pisten instalazioei dagozkien tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 11. artikulu hau eta ondokoak aldatzen dituzten 15/2002 Legean xedatzen denari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Castejongo Udalaren Idazkaritzan egonen baita ikusgai dagokion espedientea, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Castejonen, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1007651