64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasiera bateko onespena

Castejongo Udalak, 2010eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Castejongo Udalean etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1007650