64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa San Gregorio zahar etxean

Buñuelgo "San Gregorio" zahar etxeko Gobernu Batzordeak, 2010eko martxoaren 24an, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

"Lehenbizikoa.-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarria bete beharrez, ondotik ematen diren fitxategiak aldatzea:

Enplegatuen fitxategia,
inskripzio kodearen zenbakia: 2081900723

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: zahar etxeko langileen kudeaketa: nominak eta gizarte aseguruak, kontratuak, altak eta bajen, ordutegien eta oporren kontrola, sarrera-irteeren kontrola, laneko arriskuen prebentzioa.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zahar etxeko enplegatuak.

-Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda, ahoz edo kontratatzeko aurkeztu behar diren agirien bidez.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako Diruzaintzari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Segurtasun maila: handia.

-Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak:

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • NAN/IFZ.
  • Telefonoa.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia.
  • Sinadura/hatz marka.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Osasun arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Egoiliarren fitxategia,
inskripzio kodearen zenbakia: 2081900724

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: egoiliarren kudeaketa: egoiliarren datu pertsonalak, esleitutako gelaren kontrola, geletatik egiten diren deien kudeaketa, zahar etxean egindako urteak...

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: egoiliarrak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanik.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Segurtasun maila: handia.

-Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak:

  • Izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Gizarte segurantzaren zenbakia.
  • Helbidea.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Osasun arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Kontabilitatearen eta diru-bilketaren fitxategia,
inskripzio kodearen zenbakia: 2081900725

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: zahar etxeko kontabilitatearen kudeaketa eramatea eta egoliarrei dagokien kuota kobratzea.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian zahar etxearekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak.

-Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanik.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, eta behar izanez gero, Comptos Ganberari eta interesdun bidezkoei.

-Organo arduraduna: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak:

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • NAN/IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Erizaintzako historien fitxategia,
inskripzio kodearen zenbakia: 2081900727

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: egoiliarren osasunaren segimendua.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: egoiliarrak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek eta erizaintzako edo medikuntzako langileek emanda. Ahoz biltzen dira, edo bertzenaz, medikuntzako langileek bildutako osasun txostenen bitartez.

-Datuen komunikazioa: botiken dosiak norbanakoari egokitzeko sistema hitzartua duten farmaziei eta Nafarroako Gobernuari (Gizarte Ongizateko Departamentua).

-Organo arduraduna: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo San Gregorio zahar etxea.

-Segurtasun maila: handia.

-Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak:

  • Izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Osasun txartela.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Osasun arloko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2010eko apirilaren 23an.-Udalaren zahar etxeko burua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L1007500